miércoles, 21 de marzo de 2012

SEXU-HEZIKETA


Seme-.alabekin sexuari buruz hitz eginez, pertsona gisa identifikatzen eta haien etorkizuneko jokabide sexuala ezagutzen laguntzen zaie. Egokia da sexualitateari buruz hitz egiten hastea seme-alabak gaiari buruz galdetzen hasten direnean.
Sexualitatea zintzotasunez, naturaltasunez eta hezkuntza-prozesuaren barruan behar duen lekua emanez tratatu beharreko funtzio naturala da.
Lehen aldietan, garrantzitsua izaten da:
  • Beti egia esatea, istoriorik ez asmatzea.
  • Gauzak haien izenaz deitzea, gaiaren inguruko nahasmenik ez sortzeko.
  • Gauzak erraz jartzea seme-alabek sexuari buruz hitz egin nahi dutenean.
  • Sexualitatearen gaia maitasunarekin erlazionatzea, estimatzea, eskuzabaltasuna eta erantzukizuna inplikatzen duen bizitzako alderdi gisa.
Garrantzitsua da gogoratzea laztanak, kontaktu fisikoa eta samurtasuna beharrezko elementuak direla eta norberaren gorputzaren ezagutza-prozesua errespetatu beharra dago:
  • 2 urte bete baino lehenago hasten gara gorputza aztertzen eta ezagutzen. Gurasoek horretan lagundu dezakete gorputzeko atal desberdinak izendatuz, adibidez, komunean, arropaz aldatzerakoan, panpinekin jolastean, etab.
  • 3-5 urterekin neska eta mutilen arteko desberdintasunez jabetzen dira. Era honetako galderak egiten hasiko dira: “Zergatik arrebak ez du nik bezala, zakilik?” Garrantzitsua da naturaltasunez eta gezurrik gabe erantzuten jakitea, esaterako, animalia ar eta emeen arteko desberdintasunak baliatuz.
  • 5 eta 8 urte bitarteko mutilek jakin-min handia dute, eta neskek interes berezia agertzen dute neska eta mutilen gorputzen arteko desberdintasunei dagokionez, ez sexualitateari berez. Hala ere, geroago, sexualitatearekiko interesa pizten denean, helduek musu eta fereken bidez maitasuna adierazteko duten moduari buruz hitz egin dakieke. Umeak nondik datozen galdetzen dutenean, adin honetan nahikoa izan daiteke amaren umetokian dagoen hazitxo batetik datozela esatearekin. Aitak bere hazia amarenarekin batuz gertatzen dela hau, eta horrela haurra hazten hasten da.
  • 8 urterekin, baliteke prozesuari buruz gehiago jakin nahi izatea. Orduan, umetokian aitaren zakiletik datorren hazia (espermatozoidea) amarenarekin (obulua) batzen dela azaldu dezakete gurasoek. Gero, haurra amaren umetokian hazten da bederatzi hilabetez jaiotzeko nahiko indar duen arte.
  • 11 urtetik aurrera pertsonen arteko harreman sexualei buruz hitz egin daiteke.
  • Nerabezaroan, aurretik sexuari buruz hitz egiteko ingurune ona prestatu bada, gurasoen azalpenak maitemintzeari, sexu-praktika seguruei eta pertsonen nahiz intimitatearen errespetuari buruz eman daitezke.
     Hemen dituzue beste hainbat lotura interesgarri:
     - Gurasoek jakin behar dutena haurtzaroko sexu-hezkuntzari buruz
    - Haurtzaroko sexu-hezkuntzan laguntzeko estrategiak
    - Umeentzako mezu egokiak

    Para consultar toda esta información en castellano, consultar aquí:
    EDUCACIÓN SEXUAL